Gaur zen Etxebarrian makrobotelloi delako hori antolatzeko eguna. Alkateak metro biko hesiaz ta hainbat udaltzain patruilakaz ekidin gure dauz gaztetxoen parranda merkerako gogoak. Bestaldean dauzenak, aldiz, beste leku barri bat proposatu dabe. Leku ta ekintza barriak alegia. Antza denez makro-orgia bat gure dabe in Sopelan.
Uholdeak zahartxoegi harrapatu gaituenen susmoa dot. Dana dala, orgia kontu hauetan nahiak erraz zapuzteko erea baino ez dot ikusten (zer esanik ez makro-orgia kontua baldin bada, gurariak exosferaraino putzituak Larrabasterrako geltokian ziplo jausteko) . Kirtendutako mutil andana baino ez da batuko ta handik aurkituko daben emakume bakarra udaltzaina baino ez da izango.
Enpin, makrorgietara joateko aukerarik ez dogunok, betiko jarduerari heldu (berbarik egokiena aukeratzean datza idazmenaren mirakulua) beharko diogu. Erabil metodoa ahaztu xamar daukanari, joakola oroigarri gisa Pintxok argazki hontan erakusten dauskuna:

A enserar la pértiga pues!
No comments:
Post a Comment