2009-06-29

Satorren ibilbide ezkutuak



Ez, ez da hurrengo eleberriaren izenburua, baizik eta National Pornographicen entrega berri bat. (pa-pa-pa-paaa-pa; pa-pa-pa-paaa-pa) (portzierto, ba al dekozue zuetariko batan batek kamisetie? ez dot inondit topetan) (beste portzierto bat, Txoti, ondiño dekot zurea Guiness-ena, pasekotsut egunen batian).

Lehegunean (zapatuan, hain zuzen) landako uzteiek kentzen nenbilela (hoxtian hazi partidea dekon bedar txar bat) lur azpian ondiño plastiko bat kendu barik zeuela konturatu nintzen (lehen negutegiak eta simenterak egozan atxurtuten nebilen arloan, horregatik egozan plastikoak lurrean ipinite) Goiko lurre kendu ta plastikoari tireka hasi nintzakon. Dana kentzerakoan satorrek bere azpian egindako ibilbideak lotu ziren agirian, eta kuriosoa iruditu jatanlez ba argazki batzuk atara neutsozan "satorlandiari":


Ikus daikezuenlez, atxurra itzi nendun ondoan ibilbideen luzeeraz ideia bat in deizuen. (Ez dakit zein pelikuletan baina uste dot JennyLok emakume-poliziarena egiten zeuen batean zela, dolar bateko papera uzten zeuela oinatz bati argazkia ateratzerakoan gero neurrien alderatzea erraztearren. Ta nik ez dot gitxiago izan nahi izan) (profesionaltasuna zer den)




Más detalles de la corrupta ciudad de los topos:





















Ta azkenik, kamarea eskuan neukanlez ba argazki bat atera dotset soloari (sin más)


No comments:

 
Free counter and web stats