50 Liburu baino gehiago urtean
Aspalditik irakurten nabilen PJorgeren blogean (oraingo hontan ez doste bape ardure lotura ipintea oso leku interesgarria deritxotelako) erronka bat deko bere buruaz: urtean 50 liburu irakurri eta posteatzearena.
Neu ere antzeko zeuzer egin neikeelakoan nengoan, urtean kopuru hortara aixe heltzen nazelako, baina gauza bat irakurtea da eta beste bat gero gainera abstract txiki bat norberan eritziaz posteatzea.
Beraz, beste aukera bat otu jat: apalategi birtual bat egitea. Liburuen eritzia izartxoen lagungarri klasikoaz zurituko dot eta zeozer esatea bururatzen bajat, ba laburpenean ipinikot.
Ea ez badoste galbanarik emoten ta sarritxuago sartzen dotezen liburuak. Dr. Banner, zer esanik ez zeu ere gonbideute zauzela liburuak eranstera (link: Librarything)
No comments:
Post a Comment