
Sudurretik spray baten moduan hartzen den botika bat ari dira frogatzen AEBtan. Dirudienez, botika honek, Viagra ez bezala, organu genitalez gain, sexuaren alderdi psikikoa ere, hau da, libidoa suspertzen dau.
PT-141 izena zuenak Bremelanotide (euskeraz Bermelanotide egokiago letorkio) izenaz merkaturatuko dute urte pare bat barru.
Afrodisiako berri eta indartsu honek gizonezkoekin nahiz emakumezkoekin funtzionatzen du eta ez omen du kontraindikaziorik ezta eragin kaltegarririk (momentuz gitxienez).
Gehiago jakin nahi izanez gero, hemen klikatu.
2006ko irailaren 17ko ARGIAn, Jabier Agirrek idatzia
No comments:
Post a Comment