Idazteko gogo gutxi daukadanez betiko metodo aspergarriaren bertsio aspergarriena izango da gaurkoa: Argazki piloa eta komentariorik ez. Inork argazkiren bat formato handiagoan nahi badu e-mailez bidaliko diot eta denak nahi izanez gero, zede edo deubederen bat grabatu dezaket.
2010-06-19
CLEO - BAIONA - BIHARRITZ - HERRI URRATS

2010-06-15
Peelander Z eta Electric Eel Shock
Helldorado-Gasteiz 2010 Ekainak 12
(bideoak ez dira bertokoak)
Sugoi indeed!
Antza Durangon ibili ziran parrandan bariku gabean...
Helldorado-Gasteiz 2010 Ekainak 12
(bideoak ez dira bertokoak)
Sugoi indeed!
Antza Durangon ibili ziran parrandan bariku gabean...
Etiketak
Electric Eel Shock,
Peelander Z
2010-05-23
ARGAZKIAK I
Argazki sorta piloa zor diot blogari. Hendaiara egindako bisitarena prestatzen aritu naiz baina 60 argazkira jeistea baino ez dut lortu momentuz. Beste filtro bat pasatu beharko dut. Bitartean, sakelean neuzkan hauek igoko ditut, duela hilabete pare bat atzerriko koadrilanoen bisita euki genuenean ateratakoak.

Gogotsu nagoenean igoko ditut Calafate, Andorra eta Hendaiakoak.

2010-04-14
Ley Sinde
Erresuma Batuan onartua izan da Ley Sinde antzeko bat, hona hemen ondorioa. Ea zer gertatzen den gure inguruan...
Erresuma Batuan onartua izan da Ley Sinde antzeko bat, hona hemen ondorioa. Ea zer gertatzen den gure inguruan...
2010-04-12
Iran, merezi du joateak!
Ikusi ditugun herrialdeen artean, politagoak zein itsusiagoak, merkeagoak zein garestiagoak, gogorragoak zein errezagoak, toki interesgarri gehiagorekin ere badaude, baina Iranera, herrialde honen inguruko estereotipoak apurtzeko, joan behar da.
Aldez aurretik entzundako komentarioek, albisteetan nahiz jendeak egindakoek, ez dute batere laguntzen Iranerako bidaia prestatzeko. Hala ere, interneten informazio apur bat bilatzea besterik ez dago lasaitzeko burua, eta oraindik ere beldurraren susmoa azaltzen baldin bada, hegazginetik jaitsi eta berehala amaitzen da dena.
Hasieratik, bertokoek egiten dizute den-dena oso erreza, taxilariek, hoteletakoek, dendariek, kaleko jendeak, eta abarrek, izan ere, gauza eta toki guztien gainetik, Iranen, jendea bihurtzen da nagusi.
Antzinako Persian badaude hainbat gauza interesgarri ikusteko, besteak beste, basamortuak, Persepolis, Isfahan, Yazd, herri txikiak, bazarrak, baina, nahiz eta astuna izan, iraniarrak se salen del mapa, izan ere, beraiek lortu dute gauza bat beste herrialdetan lortu izan ez dutena, etxean egongo bazina bezala sentiarazten dizute, besterik ez. Kalera irtetzerakoan, jatetxe batean sartzerakoan, leku turistiko batera abiatzerakoan, autobusetan, ematen zuen Bilbon zeundela, are gehiago, Bilbon baino lasaiago.
Eta honaino hitz egin ahal dut, gehiago nahi izatekotan, benetan animatzen zaituztedala.
Kalut basamortuan eginda dago argazki hau. Hasieran, itsusia iruditu zitzaigun, txano hori eta, gaur, gehien gustatzen zaidana.
Hemetik aurrera, analogikoekin egindako argazkiak.
Abianeh, berriro ere, baina kasu honetan Iraneko eskualde horretan ikus daitekeen ateetako xehetasuna, izan ere bi helduleku ezberdin bereizten dira, gizonentzako eta emakumentzakoa, hain zuzen. Kontua zen segun eta nork jotzen zuen atean, bazekitela nork ireki behar zuen.
Jarraituko nuke, baina hau kriston lana da, beraz, argazki gehiago gureblogen jartzekoak iruditzen bazaizkit, geroago egingo dut, eta parkatu akatsaren bat egotekotan.
2010-04-05
Iran, hori jendea, hori!
Estatistikei beste herrialde bat gehitzeko asmoz azaltzen da post hau. Nahiz eta bueltan hainbat argazki eskegi, hemengo jendearena ez dela batere normala esan beharra dago. Ez dago azaltzeko modurik, gu etxean egongo bagina bezala sentitu izan garela esatea besterik ez dago, mundiala da!
Eta gure argazki eza murrizteko apur bat, hona hemen hainbat argazki:

Argazki hauei esker Iranei buruzko ideia bat hartu ahal da, iparraldea, barnealdeko jaurlegi bat, Isfahanen eta Kaluten dagoen basamortua, hegoaldean.

Subscribe to:
Posts (Atom)