Euskal Herriko XXXIV. Marmitako Txapelketa
Aste Nagusia 2011
Goiz-goizetik, arlo guztietan, hasiberriena ordaindu genuela esan beharra dago; izan ere, txapelketa goizeko bederatzietan hasten bazen ere, ordu horretarako mahia jartzeko leku bakar bat besterik ez zegoen. Gero, parte-hartzaileek zeramatzaten txiringitoek ez zeukaten zerikusirik guk generamanarekin! Guk camping-gasa, beraiek benetazko suak, guk lapiko txikia, eurek benetazko lapikoak...
Aste Nagusia 2011
Argi zegoen primeran pasatuko genuela. Horrez gain, ondoko sukaldariekin hitz egin izanak, eurengandik ikasi izanak eta gure marmitako goxo-goxoa egin izanak merezi izan zuen.
Esatekoa da gure mahaira ez zela ia inor gerturatu tartak agertu arte. Etorriko zenaren seinale ona!
Zaloa gure lagunekin berba egiten, oso jatorrak izateaz gain, izugarri lagundu ziguten marmitakoaren trikimailu guztiak ezagutzen.
Hortik zebilen argazkilari baten argazkiak, Txikitori esker, hemen daude:




Bide batez, han egon nintzela baieztatzen dute argazkiek.