2011-04-24 MUNDAKA ETA BERMEO
Urruneko kostaldeetara joateko aukera euki ez dugunok, gixajook, hurbileko kostaldeetara joan behar izan dugu gaurkoan. Goiz polita, eguraldiak asko lagundu ez badu ere.

Hauetako bati argazkietan begiak estaltzeko ideia izan dut hasiera baten, baina blog honetan zenbat sartzen garen ikusita ez dut uste arrisku handia dagoenik bere ospea hondatzeko hemendik.

Izen bitxia ikusi dio txalupa honi Txotek eta lobei erakutsi nahi ziela edo...

Mundakako eliza bat.

Mundakako etxe bat.

Urdaibai.
Agertzen den egaztiak ez dauka inongo bigarren zentzurik, Martinek sinestuko ez badu ere.

"TXIRINGITUE". No comment

Polakoiari omenaldia. Berak ostegunean ikusitakoa guk gaur ikusi dugu. Distantzia ezberdinetatik, hori bai.

Txot, Martin eta Izaro. Zoritxarrez uhartearen izena da, ez bertan ezagutu dugun neska eder batena...

Aberri eguna izan da gaur eta Burgosen Martini ateratako argazkiei aurre egiteko gaur beste oihal zati honi atera dizkiogu.

Mundakako beste etxe batzuk.

Paregabeko parea berriro ere, oraingoan Martinek zerbait izkutatu nahian zebilelarik postura arraro honetan.

Mundakako lehengo eliza bera beste elizatik aterata.

Txot, Martin eta Ogoño. Ez, "Ogoño" izeneko neskarik ere ez dugu aurkitu.

Mundakako bigarren eliza.

Flashak argi polita eman dio Txoti. Argi geihegi betaurrekoetan, agian.

Lehengo elizaren dorrea zuhaitz artean.
"Nerbioi ertzetatik, Santurtzitik Bilbora non ibiltzen ziren lehengo sardinerak inork ez daki nondik atera den arrantza..." Bueno, ba Bermeon ere sardinerak egon omen dira. Eta hauxe izan da gaurkoan ikutu dugun neska bakarra.

Eta azkenik betiko esperimentu bera. Eta betiko arrakasta bera, zoritxarrez.
Beste ibilaldi bat egiteko asmoa genuen atzo baina gaurko eguraldia ikusita (kostaldean euririk euki ez dugun arren) Urdaibai aldera jo dugu azkenean. Pintxoak, poteak, paseotxo pare bat eta mus partida. Ez da plan txarra eta ez da txarto atera