Hona hemen "The Black Keys"-en abesti berria "Lonely Boy", "El camino" diskan agertuko dena datorren astean hain zuzen. Bitxia dena da bideoan, tipo horrek egiten duen dantza, izan ere interneten jendea badago bideoak igotzen dantza hori egiten. Horrez gain, diska osoa entzun dut eta oso oso ondo dago.
2011-11-30
2011-10-29
Peru 2011
Edozein motatako bidaia egiteko herrialde bat baldin badago, hori, Peru izan behar da. Hainbat eta hainbat aukera dago herrialdeaz gozatzeko, esate baterako, Turismo kulturala, ruinak, Amazoniako oihana, hondartzak, surf egiteko aukera, baita alpinismoa ere; beti aintzat hartuz Macchu Pichu daukatela, hori dela eta, Hegoamerikako herrialderik bisitatuena da.


Cuscoko "Plaza de Armas". Holan deitzen dira Hego Amerikako plaza gehienak. Dirudienez, bi arrazoiengatik jartzen zen izen hori. Batetik, noble baten erresumaren erdian zegoelako eta, bestetik, gerraren garaian hantxe elkartzen baitziren.
Leku bera, gauez, eta katedrala sakonean. Por cierto, erlijio katolikoa, betiko moduan, business egiten; 7€ sartzearren!
Ollantaytambo. Herri honetatik Machu Picchurako trena hartzen da. Hala ere, milaka eskailera igo ostean, mendi puntan beste hiri inka bat azaltzen da.
Ollantaytamboko aintzinako hiri aurre-aurrean, inkek bere jainkoaren aurpegia pikatu zuten.
Biltegi moduan, kolkak erabiltzen zituzten inkek. Argazkian agertzen diren kolkak beti jartzen ziren mendiko eremu altuetan eta iparraldera begira, iparraldeko haizeak han zegoena hotzitzeko eta egoera onean mantentzeko.
Maras-Moray herrian, orain dela gutxi, Moray ruinak aurkitu zituzten. Besteekin konparatuz, ruina hauek nahiko bereziak bilakatu dira. Alde batetik, borobilak (ezin hobeak) direlako, eta bestetik, zulo batean eginda daudelako. Horri esker, barazkiak landatzeko, anden batean barazki bakoitzak behar zuen tenperatura lortzen zen.
Leku berean, tenperaturen aldaketa baieztatzera jaitsi ginen. Goian forroa jantzita, eta behean dana erantzi behar.
Paiasia hau ikusterakoan, Morayko ruinen kontua hobetu uler daiteke. Argazki hau goiko partean eginda dago.
Chinchero herrian inken ohituren erakustaldi bat eman ziguten. Erika da ikusten duzuena, kriston neska jatorra.
Machu Picchura joateko trena da aukera bakarra. Enpresa bi daude, Chilekoak biak, baita oso garestiak ere. Bidaiak 100$ inguru balio du.
Machu Picchu zein Inken Galdutako Hiria. Argaztietan milaka aldiz ikusi arren, hara heldu eta berehala ahazten zaizu ikusitako, entzundako eta gastatutako guztia. Harritzen zaitu bai ala bai.
Gaur egun, oraindik ere, ez daki inork nola eta zertarako sortu egin zuten inkek hiri hau. Teoria ugari badago ere, fidagarrienak azaltzen du potere handiko inkek hiria eraiki zutela bere semeek, unibertsitate moduan, ikas zezaten.
Lehenengo irudian, baita honetan ere, oso ondo ikusten da zitadela. Sakonean dagoen mendia Huayna Picchu deitzen da. Machu Picchuren itzulpena da "mendi zaharra" eta Huayna Picchurena, ordea, "mendi gaztea" da. Gu ez ginen hara igo ordaindu behar zelako gehiago eta bertoko batek gomendatu zigulako Machu Picchu Muinora igotzeko(ez genekien zer egiten ari ginen, benetan!)
Zitadelan sartzeko atea. Nahiz eta irudian ez ikusi, oso berezia zen atea ixteko sistema. Zirudienez, zurezko ate bat zegoen, oso ondo lotzen zegoena harrietan.
Machu Picchuko panoramika.
Machu Picchu muinora igotzerakoan, ikuspegia ikaragarria da. Hori bai, nik ez nuke errepikatuko igoera, gogorra zein beldurgarria, zorabiagarria!. Irudian ikusten duzuenez eta lehen aipatzen nuen bezala, Huayna Picchu txiki geratzen da.
Astronomoen sistema bitxia inkek zeukatena, putxu baten bidez hain zuzen. Lehiotik sartzen zen argia islatzen zen putxu horretan, astronomoek izarrak eta abar ikusi ahal izateko.
Bikuina bat, gamelidoen senidea da. Bolivia eta Peruko Altiplanoan bizi da eta babestuta dago. Belarjalea da eta 3.200 metroko alturatik gora aurkitu ahal da.
Colcako Arroila. Colca baten izena hartu zuen, hango hormetan colca ugari aurkitzen dira eta.
Salar bat, Boliviakoarekin konparatuz, guztiz ezberdina. Honetan, bereziena da aldameneko herriko familia bakoitzak partzela bat duela gatza ekoizteko, eta beti beti, ondorengoak izango dira jaun eta jabe.
"Chicha Morada". Arto moreaz egindako edari goxo bat. Niri ez zitzaidan gustatu, baina hantxe denek edaten dute. Ohitura hartzeko kontua izango da.
Arequipa. Santa Katalina monasterioa. Hau da Peruko lekurik bisitatuenetariko bat. Arequipa hiriaren barruan beste hiri bat izango balitz bezala. Orain dela 200 urte gutxi gorabehera, biztanle dirudunek monasterio hau sortu zuten euren alabak klausuran egoteko. Hain gaiztoak ziren gizonak emakumeekin ezen gurasoek alabak han barruan egotea nahiago zuten.
Argazkietan ikusten da noren aztarnak zeuzkan toki honek. Kolonoek Andaluziako estiloari ekin zioten monasterioaren kaleak eta etxeak eraikitzeko.
Monasterioaren barruan etxeak, elizak, hilerri bat, patioak daude, baita arropa garbitzeko lekua ere. Ikus dezakezuen bezala uraren hobi bat dago eta ondoan, arropa garbitzeko hainbat ontzi. Sistema oso erreza zen. Ura ontzietara heltzeko harri bat jartzen zuten hodian eta, orduan, kanal txiki batetik ura erortzen zen ontzietara.
Monasterioko goiko aldean, Misty sumendia ikusten da.
Azken gauza bitxia. Monasterioa hiru guneetan banatuta dago. Lehenengoa da hau, Noviciado izenekoa. Han monja berriak bizi ziren eta urte bi eman behar zituzten hurrengo guneetan sartu ahal izateko.
Lolo dortoka. 35 urtekoa, nahiko handia eta zapatilak gustoko zituena.
Arequipako bikote batek telebistako konkurtso bat irabazi zuenaren berri emateko, goizeko hamaiketan kriston show antolatu zuten. Dantzariak erdi biluzik eta publikoa, umeez beteta.
Arequipako gaua argazki politak ateratzeko aukera ematen zuen.
Limarako bidean Paracasen gelditzea komenigarria da. Han, Ballestas uharteetarako txango bat egin genuen eta bidean duna batean margoturiko kandelabro bat ikusten zen. Antza, itsasargia moduan erabiltzen zuten arrantzaleek.
"Más de un millón de aves y cientos de especies diferentes" esaten dizute Ballestas uharteetara heldu aurretik. Ba, egia zen nahiz eta ez zenbatu.
Pinguinoak
Ballestas uharteak.
Pelikano bat herrian galduta.
Peruko hiriburua ez da polita orokorrean. Limako "Plaza de Armas" ez da ikusi dugun politena, baina eskertzen da hiriko trafikotik ihes egiteko. Bestetik, Lima oso handia denez, denetariko aldeak daude, besteak beste, El Barranco, leku polita eta kriston giroarekin.
Hegoamerikako gaztelania.

Peruko freskagarria da Inka Kola. Txikle zaporekoa da, gozoegi gure iritziz. Pisko alkoholdun edariarekin eta Cusqueña garagardoarekin, Peruko edaririk salduena da, Coca-Colaren gainetik!

Huaraz. Badago jarrita leku honetako argazki bat aurreko post batean. Nire ustez, Peruko lekurik onenetariko bat da. Sakonean dagoen mendia Huascarán( 6700m.) da eta Zaloa eta gure sherpa dagoen lekuan 3.300 metroko altuera dago.

Gora egiteko, astoak erabiltzen dituzte hara joaten direnek alpinismoa egitera. Gu, ia ia 5.000 metroko altuerara heldu ginen, eta onartu behar dut ez dudala sekula ere sentitu hortik igotzen sentitu nuen ezintasuna, oxigenorik eza zela eta.

Geure burua oso txarto ikusi ostean, Huarazeko mendikateak izugarrizko saria eskaini zigun. Goi-goian aurkitu genuen lakuak(69) zur eta lur utzi gintuen.
Chopicalqui mendiak 69 lakua elikatzen du.
"Más raro que un perro verde". Bueno, ez da berdea, baina oso arraroa bai! Ez dauka ilerik, buruko kresta hori izan ezik eta babestuta dago, Peruko iparraldean baino ez delako bizi.

Trujillotik, mocheen aztarnak jarraituz, Chiclayora joan ginen. Han ere badaude tenplu eta hiri zahar batzuk non horrelako irudiak ikusten diren. Baina lekurik harrigarriena da "Señor de Sipán" Museoa. Ez zegoen argazkiak egitekorik.

Gure azken geldialdia. Mankorako hondartzak. Hilabete bat eta erdi Hegoamerikako altuera eta negua jasan ostean, eguzkitan egoteko laupabost egun pasatzeko lekurik aproposena da Perún.
...horrelako seinaleak.Peruko freskagarria da Inka Kola. Txikle zaporekoa da, gozoegi gure iritziz. Pisko alkoholdun edariarekin eta Cusqueña garagardoarekin, Peruko edaririk salduena da, Coca-Colaren gainetik!
Huaraz. Badago jarrita leku honetako argazki bat aurreko post batean. Nire ustez, Peruko lekurik onenetariko bat da. Sakonean dagoen mendia Huascarán( 6700m.) da eta Zaloa eta gure sherpa dagoen lekuan 3.300 metroko altuera dago.
Gora egiteko, astoak erabiltzen dituzte hara joaten direnek alpinismoa egitera. Gu, ia ia 5.000 metroko altuerara heldu ginen, eta onartu behar dut ez dudala sekula ere sentitu hortik igotzen sentitu nuen ezintasuna, oxigenorik eza zela eta.
Geure burua oso txarto ikusi ostean, Huarazeko mendikateak izugarrizko saria eskaini zigun. Goi-goian aurkitu genuen lakuak(69) zur eta lur utzi gintuen.
Chopicalqui mendiak 69 lakua elikatzen du.
Beste bat, a ze kolorea!

Panoramika.
Iparraldera jarraituz, Panamerikana errepidetik, Trujillo hirira heltzen da. Izenak erakusten du noraino heldu zen Espainako kolonoen eragina. Beraien artean, euskaldun asko zegoen, jaurlegi honen jabea hain zuzen ere, Iturregi jauna.
Klasiko bat. Zapata-garbitzaileak, Trujillon.
Betiko moduan, iparraldeak eta hegoaldeak ez daukate zerikusirik. Ruinetan, hori ere ikusten da. Hegoaldean inkak zeuden, iparraldean mocheak zeuden. Azken hauen tenpluek "Huaca" izena hartzen dute eta barruan mocheen jainkoaren irudi ezberdinak aurkitzen dira. Honetan ikaraturik zegoela ematen du.
"Más raro que un perro verde". Bueno, ez da berdea, baina oso arraroa bai! Ez dauka ilerik, buruko kresta hori izan ezik eta babestuta dago, Peruko iparraldean baino ez delako bizi.
Sismografo bat. Leku askotan daukate horrelako bat.
Trujillotik, mocheen aztarnak jarraituz, Chiclayora joan ginen. Han ere badaude tenplu eta hiri zahar batzuk non horrelako irudiak ikusten diren. Baina lekurik harrigarriena da "Señor de Sipán" Museoa. Ez zegoen argazkiak egitekorik.
Gure azken geldialdia. Mankorako hondartzak. Hilabete bat eta erdi Hegoamerikako altuera eta negua jasan ostean, eguzkitan egoteko laupabost egun pasatzeko lekurik aproposena da Perún.
Goizeko 8etan eginda dago, hori dela eta ez dago inor. Dana dala, jende mordorik ez zegoen.
Mankora herrian, txabola ugari daude, horregatik...
Peruri agur esateko Machu Picchuko zitadela.
Subscribe to:
Posts (Atom)