2010-04-14

Ley Sinde

Erresuma Batuan onartua izan da Ley Sinde antzeko bat, hona hemen ondorioa. Ea zer gertatzen den gure inguruan...

2010-04-12

Iran, merezi du joateak!

Ikusi ditugun herrialdeen artean, politagoak zein itsusiagoak, merkeagoak zein garestiagoak, gogorragoak zein errezagoak, toki interesgarri gehiagorekin ere badaude, baina Iranera, herrialde honen inguruko estereotipoak apurtzeko, joan behar da.

Aldez aurretik entzundako komentarioek, albisteetan nahiz jendeak egindakoek, ez dute batere laguntzen Iranerako bidaia prestatzeko. Hala ere, interneten informazio apur bat bilatzea besterik ez dago lasaitzeko burua, eta oraindik ere beldurraren susmoa azaltzen baldin bada, hegazginetik jaitsi eta berehala amaitzen da dena.

Hasieratik, bertokoek egiten dizute den-dena oso erreza, taxilariek, hoteletakoek, dendariek, kaleko jendeak, eta abarrek, izan ere, gauza eta toki guztien gainetik, Iranen, jendea bihurtzen da nagusi.

Antzinako Persian badaude hainbat gauza interesgarri ikusteko, besteak beste, basamortuak, Persepolis, Isfahan, Yazd, herri txikiak, bazarrak, baina, nahiz eta astuna izan, iraniarrak se salen del mapa, izan ere, beraiek lortu dute gauza bat beste herrialdetan lortu izan ez dutena, etxean egongo bazina bezala sentiarazten dizute, besterik ez. Kalera irtetzerakoan, jatetxe batean sartzerakoan, leku turistiko batera abiatzerakoan, autobusetan, ematen zuen Bilbon zeundela, are gehiago, Bilbon baino lasaiago.

Eta honaino hitz egin ahal dut, gehiago nahi izatekotan, benetan animatzen zaituztedala.

Teheran, hiri itsusia eta zaratatsua, gu egon ginenean izan ezik, izan ere euren urteberriko jaiak ospatzen ari zirenez, norhuz izenekoa, den-dena itxita zegoen. Argazki honetan ikus daiteke Teheraneko bazarra.


Jendearen maitasun eta abegikortasunaren lehenengo adibidea, hain zuzen, gure lehenengo taxilariarekin te bat hartzen, oso tipo jatorra eta umila.


Iraneko paisaiak, ikaragarria bereizten den alde ederra, basamortuan egindako gotorleku bat, eta sakoenean, 4000 metro baino gehiagoko mendietako elurra.


Aurreko argazkiko leku berean, Iraneko beleak, gobernuak agindutakoari "kasu" egiten. Hala ere, kriston aldea igertzen da hiriburuan eta herri batzuen artean janzteko erarekin.


Aurreko komentarioaren bigarren adibidea, atsedenaldi labur bat hartzen genuen bitartean, familia oso bat gugana gerturatu eta berehala, gonbidapen bat esku artean. Famila hau Teheranetik gertuko herri batekoa zen, eta argazkia 1000 kilometroko distantzian eginda dago, Kermanen, baina denbora falta izan zitzaien guri gonbidatzeko, Teheranera bueltatzerakoan.


Gure aurreko laguna, egun luze bat eman ondoren, askaria prestazen, zertarako mahai bat taxia badugu.


Persepolis, historiaren aldetik, oso interesgarria, baina Siriako Palmira zein Turkiako Efeso gehiago gustatu zitzaizkigun, Petra, zer esanik ez!

Argazki kamara tximino bati emango bazenio bezala, hots, Iraneko pertsonarik nagusienetariko bati, eta azkenean, egin diguten argazkirik onena(adi egon xehetasunarekin, argazki kamararen lokarria).


Yazd, adobez egindako hiria, basamortuko baldintzei aurre egiteko eta egia esan, oso polita izateaz gain, primeran betetzen du funtzio hori, egunez beroa aldentzen, gauez, berriz, mantentzen.


Yazd berriro ere, bere mezkita nagusia hain zuzen ere. Hiri honetako mezkita eta Isfahanekoak, milaka mezkitaren artean, berezienak. Bestetik, argazkiaren beheko partean adobe materiala ikusten da.


Yazd-en inguruko aspaldiko herri batean berriro ere ikus daiteke Iraneko paisaia ze berezia den, adobezko etxeak, gariaren soroak eta basamortuko mugagabetasuna.


Argazki guztiak begiratzerakoan, marroi kolorea bihurtzen da nagusi, eta onartu behar dut, nekatu egiten duela.


Emakumearen askatasuna, janzkeraren aldetik, badakizuenez, oso murriztuta dago, baita eguneroko jardueretan ere, izan ere emakumeak, familia baten barruan, etxekoandrearen rola betetzen du. Bestetik, nahiko garatuta dagoela beste herrialde batzuekin konparatuz esan daiteke, baina kartel honetan azaltzen duena...


Leku honetan gertatu zitzaiguna esatekoa da. Basamortuaren erdian dagoen erromes joateko oso leku zahar bat da, hara joan ohi ziren Persiako triburen batekoak. Gora egin behar 15 minutuz, eta, jakina, baita behera ere, ba, jaisterakoan ingelesarik ez zekiten bi gizonekin topo egin genuen eta aparkalekura heltzerakoan, mantela, tea, gozokiak eta alkolola nahi izan bagenu.


Horrelako argazkiak askoz hobeto geratzen zaizkit nire kamara analogikoarekin


Esan dudan bezala, emakumeak estalita joaten dira, eta burua estali barik ikusteko aukera bakarra hau da, gonbidapen bat jaso ostean, beraien etxeetan, hori bai, senarra ez dagoen bitartean.


Islamiar erlijioan alkoholik ez, teorian behintzat, baina alkoholik gabeko garagardoa bai, zaporeekin, granada eta limoi kasu.


Argi eta garbi azaltzen dute


Beste askari mota bat, kasu honetan gehien gustatu zitzaidana, nargilea barne.


Bidaia honen argazkia da hau, iraniarren janzteko modua berezia da, honena gehiegizkoa da, Danny Zuko-ren impersonator, eta ikusi beharko zenukete piti bat erretzen! Bere mugimendu guztiak kopiatzen zizkion, eta gu, bitartean, barrezka.


Shiraz, Persepolisetik gertuen dagoen hiria, eta bere harresia, zitadelakoa hobeto esanda, eta ez, ez dut pertsona hori ezagutzen.


Abianeh, adobe gorriz egindako herria, 4000 metroko mendi bateko oinean, Karkas izenekoa. Hantxe, zibilizazioa mantso-mantso mugitzen da, argazkian, garraiobide nagusia. Azpiko argazki sortan herri osoko argazkia dago.




Kalut basamortuan eginda dago argazki hau. Hasieran, itsusia iruditu zitzaigun, txano hori eta, gaur, gehien gustatzen zaidana.


Kashaneko bazarrean, teteria baten bila, okindegi batean galdetu bezain laster, gu, okindegiko laban sartuta te batekin (kamiseta hori, mundiala)

Hemetik aurrera, analogikoekin egindako argazkiak.

Persepolisen bizi ziren erregeen hilobiak, Persiako hiritik kilometro batzuetara aurkiturikoak. Harrigarriak dira, Petrako altxorra bezalakoak, harrian eginda eta inguratzen dituen gurutzeak erakusten ditu puntu kardinalak. Honetan, 3 hilobi ikusten dira.


Falta zena, Zalo eta gure lagun italiarrak.



Isfahaneko enparantza nagusian, Iman Khomeini, ikus dezakezuen munduko mezkitarik perfektuena, kupularen aldetik, atzean dagoena. Horrez gain, milaka azulejoz estalita dago.

Lehenago aipatutako argazkia, Abianeh herri osoa.


Abianeh, berriro ere, baina kasu honetan Iraneko eskualde horretan ikus daitekeen ateetako xehetasuna, izan ere bi helduleku ezberdin bereizten dira, gizonentzako eta emakumentzakoa, hain zuzen. Kontua zen segun eta nork jotzen zuen atean, bazekitela nork ireki behar zuen.


Kalut basamortuaz ez naiz inoiz ere nekatuko. Pena bat izan zen atera ez izana ilunabarraren azken momentuan, nire pilak agortu ziren-eta.


Bukatzeko, nire meritu handiko argazkia, argazki kamararen eskuz egiteko programarekin lortutakoa. Isfahaneko zubirik politena, Sio Seh Pol zubia, 132 metroko luzera.


Jarraituko nuke, baina hau kriston lana da, beraz, argazki gehiago gureblogen jartzekoak iruditzen bazaizkit, geroago egingo dut, eta parkatu akatsaren bat egotekotan.

2010-04-05

Iran, hori jendea, hori!

Estatistikei beste herrialde bat gehitzeko asmoz azaltzen da post hau. Nahiz eta bueltan hainbat argazki eskegi, hemengo jendearena ez dela batere normala esan beharra dago. Ez dago azaltzeko modurik, gu etxean egongo bagina bezala sentitu izan garela esatea besterik ez dago, mundiala da!

Eta gure argazki eza murrizteko apur bat, hona hemen hainbat argazki:







Argazki hauei esker Iranei buruzko ideia bat hartu ahal da, iparraldea, barnealdeko jaurlegi bat, Isfahanen eta Kaluten dagoen basamortua, hegoaldean.
 
Free counter and web stats