Arangurendarren belaunaldi berria heldu da.
Batzuk badakizue dagoeneko, eta hala ez bada, hemen doakizue berria: Jakon osaba da. Mikel eta Anak alaba eder bat izan zuten atzo, eta behin bakarrik bada ere, post serio bat jartzea bururatu zait.
Dena ondo irten da (ama hospitalera eramateko denbora nahikoa izan genuen guk ;-) ) eta familia osoa poz-pozik dago. Jainkoari esker, neskak ez du osabaren antzarik fisikoki, baina beste arlo batzuetan, ordea, bere bide txar beretik doala dirudi. Gabaz ez du bat ere lorik egin eta negarraren negarrez gurasoak ere esnatuta eduki ditu eguzkia irten den arte. Egunez, ordea, lasai-lasai egon da sehaskan etzanda, bere inguruan jende piloa zarataka zebilen arren.
Mezuaren tonoan ezezik, hizkuntzan ere berrikuntzak sartu ditut oraingoan. Ez dut euskaraz aspaldian ezer seriorik idatzi, beraz, baliteke mezuan hamaika hanka-sartze egotea. Denek dena ondo ulertuko duzuelakoan, agurt´erdi.
# posted by Osaba_Jakon@home